Esperientziak

 
2015/04/15

Albisteak
HERRITARREI ETA ERAGILEEI DEIALDIA PARTAIDETZAZKO TAILERRERA JOATEKO ETA PROPOSAMENAK EGITEKO

Herritarrekin

2011-2015 legegintzaldian, Gipuzkoako Foru aldundiak Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza sortu zuen Martin Garitano Diputatu Nagusiaren Kabinetearen baitan, gaiak duen garrantzia eta zeharkakotasuna bermatzeko.

 

Herritarren partaidetzarako zuzendaritzak parte hartzeko demokraziaren eta  zuzeneko demokraziaren filosofia politikoa hedatzea du helburu: delegazioa eta ordezkaritza oinarri duen kulturatik, norberaren ardura eta parte-hartzea oinarri duen kulturara pasatzeko.

 

Lan egiteko moduari dagokionez, antolamendu-ereduetan eta herritarrekin eta eragileekin ditugun harremanetan beharrezkoak diren baldintzak sortzea du helburu partaidetzarako zuzendaritzak.

 

Herritarren eta erakunde publikoen arteko botere-harremanak eraldatzeko prozesua da herritarren parte-hartzea erakundeetan, eta konpromiso eta borondatearekin botere-harreman horien demokratizazioa bultzatzen ari da Aldundia. Baita ere, herri-erakunde eta mugimenduekin elkarrizketarako guneak zabaltzen eta parte-hartzea sustatzeko gaitasuna indartzen.

 

Azken batean, gipuzkoarrek kudeaketa publikoan eta lurralde proiektu estrategikoetan parte hartu eta erabakietan eragiteko gaitasuna sustatzen ari da Gipuzkoako gobernua.